h1

Irakastea

azaroa 3, 2012

h1

Hezkuntza…

urria 26, 2012

Gaztelaniaz egon arren Paulo Freireren mezua oso ona dela uste dut.

h1

Kontuz! gure haurren eredu gara!

abuztua 28, 2012

Opor garaia dela eta gure haurrek gertuko jendearekin denbora gehiago pasatzen dute.

Horregatik, bideo hau zuekin partekatzea pentsatu dut, momentu oro gure haurren eredu garela gogoratzeko eta gure eguneroko ekintzen inguruan hausnarketa txiki bat egiteko proposamen ederra iruditu zaidalako.

h1

Ikasturtearen amaiera dela eta…

maiatza 13, 2012

Azkenaldian unitate didaktikoekin gora eta behera gabiltzala aprobetxatuz, geure unitate didaktikoaren gaiarekin erlazionatutako unitate didaktiko baten bila ibili naiz. Andreari egindako zuzenketak kontuan hartuta, eskatutakoari hurbiltzen zitzaion zerbait aurkitzen saiatu arren, ez dut horri erantzuteko ezer egokirik aurkitu. Baina bila nengoela, Haur Hezkuntzako irakasleei zuzendutako blog honekin topo egin dut. Bertan, umeekin egin ahal diren hainbat jarduera aurki ditzakegu, eta interesgarria dela iruditu zait.

Unitate didaktikoekin lotutako zerbait aurkitu ez arren, honekin nolabaiteko lotura zuen zerbait aurkitzen edota loturarik ez zuen zerbaiti lotura ematen saiatu naiz, eta orrialde honetan begira, gure unitate didaktikoan guztiz egokia izango litzatekeen ariketa bat aurkitu dut. Bertan, ikasturteko azkenengo hilabeteari buruz hitz egiten da, eta ohitura den bezala, ikasturtearen amaierako orlei buruz hitz egiten du, eta blog honen sortzaileak orla ezberdinak egiteko aukera erakusten digu.

Geure gaia udako oporrak denez, eta ikasturteko azken bi asteetan lantzeko unitate didaktikoa denez, ariketa paregabea izango litzatekeela iruditu zait, izan ere ikasturte amaieran ohikoa da honelako zerbait egitea, eta bertan aukera ezberdinak dauzkagu. Ariketa erraxa eta polita izango litzateke. Gainera, geuk egindako ariketekin lotzea erraxa da, izan ere egun batean mendira irteera egingo dugu, eta bertan talde guztiaren argazki bat aterako bagenu, orla egiteko aukera izango genukeen, nahiz eta orla hau taldeko argazkiarekin bete, oso polita geldituko litzatekeela iruditzen zait.

Orla egiterako orduan, ume bakoitzak honelako marrazki bat izango du, eta beraiek nahi duten modura margotuko dute, bertan gauzak itsasteko aukera ere izango dute. Gero, mendi irteeran egindako argazkia orla horretan itsatsiko dugu.

Bukatzekoa, esan beharra dauka aurkitutako orrialdea, web orrialde interesgarria iruditu zaidala eta gure etorkizunerako baliagarria. Mota ezberdinetako ariketak aurki ditzakegu bertan, eta eduki ezberdinak lantzen dira, arlo ezberdinekin loturikoak. Bestalde, geure unitate didaktikorako ariketa paregabe bat aurkitu dudanez, unitate didaktikoak aipatzea egokia zela pentsatu dut.

h1

Hezkuntza berri baten aldeko manifestua

maiatza 10, 2012

 

Orain dela egun batzuk, internetetik nabigatzen nengoela, bideo honekin topo egin nuen. Asko gustatu zitzaidan, eta horregatik, gure bloga aprobetxatzen dut zuekin elkar banatzeko.

Haurrek hezkuntzari eskatzen diotenaren hitzezko zerrenda bat da. Azken hilabeteetan mila aldiz irakurri dugun curriculumaren helburuak eta edukiak hitz gutxitan laburtzen duela eta haur hezkuntzaren oinarriak ondo azpimarratzen dituela uste dut.

Bi esaldi nabarmendu nahiko nituzke, niretzako garrantzi handikoak direlako eta denok, momentu oro,  gogoan izan behar genituelako:

“Dame tiempo, déjame crecer despacio y tranquila.”

“Mi condición natural es preguntar, tocar, explorar, ,experimentar, jugar y moverme sin parar. Aprovéchalo para enseñarme.”

h1

Euskal Herriko mitologia: unitate didaktiko bat prestatzeko proposamenak

maiatza 7, 2012

Unitate didaktikoak aztertzen eta prestatzen ari garela, Izenaduba baserriaren inguruan idatzitako post-a berreskuratzea pentsatu dut, bertan, Olentzeroren etxearen eta orokorrean, euskal mitologiarekin lotutako unitate didaktikoak aipatu nituen eta.

Izenaduba baserrian, haurrek, Euskal Herriko mitologia ezagutzeko aukera dute, ariketa ezberdinen bidez. Bisita hori benetan aberasgarria izan dadin, Izenaduba basoak euskal mitologiako pertsonaiak ikasteko fitxak prestatu ditu.

Fitxa hauek, gelan, Olentzeroren etxea bisitatu baino lehen  landu ahal dira. Hauekin batera, euskal mitologiarekin lotutako beste hainbat ariketa egiteko aukera dago, adibidez, aukera modura: euskal mitologiko ipuinak irakurtzea, euskal mitologiaren pertsonaien mozorroak eraikitzea eta horiekin antzerki ezberdinak prestatzea, …

This slideshow requires JavaScript.

Haurrentzako, Euskal Herriko mitologia eta honen pertsonaiak ezagutzea oso interesgarria dela defendatzen dut. Beraz, Izenaduba baserrira bisita aprobetxatuz, astebetetxo batean burutzeko unitate didaktiko dibertigarri eta motibagarri bat prestatzeko proposatzen dizuet, horrela, Izenaduba basoak prestatutako fitxak aprobetxatuz, eta aukeran emandako, zein bestelako ariketa ezberdinei esker, Olentzeroren etxera bisita, unitate didaktiko oso bateko ikaskuntza esperientzia aberasgarri  eta euskal kultura barneratzeko aukera paregabean bihurtuko da.

Honekin lotuta, eta euskal mitologiaren gaineko unitate didaktikoa prestatzen eta martxan jartzen animatzen bazarete, hona hemen oso lagungarriak izan ahal diren helbide batzuk:

Euskal mitologiaren ataria

Euskal Herriko mitologia (wikipedia)

Euskal mitologia ezagutzeko ariketa

Euskal mitologiaren aurkezpenak eta bideoak

h1

Unitate didaktikoen inguruan

maiatza 5, 2012

Orain, unitate didaktiko baten prestakuntzan ari garenez, unitate didaktikoa ahalik eta aberatsagoa eta osatuagoa izan dadin, leku ezberdinetatik jasotako informazioa izatea ondo lirateke. Beraz, nik laguntza hori eskaintzearren, uda eta oporrekin erlazionatutako unitate didaktiko hau aukeratu dut.

Bertan, unitate didaktiko bat jarraitzeko jarraitu  beharreko urratsak agertzen dira.

– Helburuak

– Edukiak (norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala, ingurearen ezaguera, garapen psikomotorra, plastikaren adierazpena, adierazpen  musikala,  hizkuntzen erabilera eta ezagutza, matematika)

– Jarduerak

– Lotura duten beste gai batzuk

– Aniztasunaren trataera

– Materialak eta bestelako baliabideak

– Ebaluazio irizpideak

– Bestelako oharrak